Asiar liztorraren erlauntz bat agertu da Trenbidearen Zumardian

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 25a, 10:05
Teknikaria fumigatze lanetan.

Asiar liztorraren erlauntz bat agertu da Trenbidearen Zumardiako 20. bebarruko etxe baten balkoian. Leiho baten gainean eraiki dute erlauntza liztorrek. Atzo, asteartea, gaueko 21:00ak pasatxo zirela Landa Garapeneko teknikari batek lainoztatu edo fumigatu zuen erlauntza. «Erleak barruan direla fumigatzea komeni denez» lainoztatze lanak iluntzean egin behar izaten direla azaldu zuen teknikariak.

 

Teknikariak esan zuenez, «garaian garaiko erleak» dira Trenbidearen Zumardian agertutakoak. «Posible da behin erlauntza hau eginda beste zuhaitzen batean beste erlauntza bat egiten hastea», azaldu zuen Landa Garapeneko kideak. Fumigatze lanak egin ondoren, etxejabeak kenduko du datozen egunetako batean erlauntza balkoitik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide