Andramaixek 2018

Zea Mays musika taldeak kontzertua emango du, abuztuaren 16an

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 24a, 12:40
(Argazkia: Gaztezulo-Galder Izagirre)

Zea Mays musika taldeak emango du andramaixetako kontzertuetako bat. Azkoitiko Udalak antolatuta, andramaixetako hirugarren festa eguna girotuko du, abuztuaren 16a. 23:30etik aurrera, herriko plazan emango du kontzertua musika talde bizkaitarrak.

 

1997ko ekainean Bilbon sortutako taldea da Zea Mays. Asier Basabek —bateria—, Ruben Gonzalezek —baxua—, Iñaki Imazek —gitarra— eta Aiora Renteriak —ahotsa— osatzen dute taldea. Zea Mays, Elektrizitatea, Harrobian, Sortuz, grabitatearen aurka, Morphina, Era, Da eta Harro dira taldearen zortzi diskoak. Abuzturako hiru kontzertu ditu lotuta momentuan Zea Mays taldeak. Donostiako Saguesen, Azkoitian eta Areatzan arituko dira, hurrenez hurren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide