'Toc Toc' filmak jendetza elkartu du Kontzejupean

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 21a, 10:15
Vazquez, Villanueva eta Oliveira.

Jendetza elkartu da Kontzejupean Toc Toc filma ikustera. Filma hasi aurretik, ordea, Maria Luisa Oliveira Fundacion Academia de Cine fundazioko ordezkaria, Vicente Villanueva Toc Toc filmaren zuzendaria eta Sonia Vazquez kultura zinegotziek hitz egin zuten.

 

Villanueva zuzendariak Toc Toc «pentsarazteko filma» dela adierazi zuen. «Oso gustora nago ikus-entzuleak filma hasteko zain, adi-adi daudelako», azaldu zuen. Filma amaitu ondoren, Villanuvari galderak, anekdotak eta bestelako kontuak kontatzeko aukera izan zen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide