Udaletxeko etxaurre nagusiak argiztapena estreinatu du

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 21a, 09:12

Udalak etxaurre nagusiko argiztapen berria estreinatu du, bart. Argiek eraikinari «ikusgarritasuna» ematen diote, etxearen «presentzia eta protagonismoa nagusituz», azaldu dute Udaletik.

 

Edonola ere, esku-hartzeak, «arrazoi estetikoetatik haratago, argiztapen ekologikoak dituen abantailak bilatzen ditu, eta nola ez, aurrezte energetikoa». Udalak «horregatik» jarri ditu LED teknologia erabiltzen duten argiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide