Udalak lau peoi kontratatuko ditu Lanbidek diruz lagunduta

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 20a, 11:21

Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten programaren baitan, Lanbidek diruz lagunduta, balio anitzeko lau peoi kontratatuko ditu Udalak. Izena emateko epea atzo zabaldu zen eta uztailaren 25ean itxiko da. Hautaketa prozesua abian da.

 

Kontratuen iraupenari dagokionez, lau peoietatik hiru sei hilabetetarako kontratatuko dira eta bat, hiru hilabeterako, denak lanaldi osorako. Burutuko dituzten lanen artean daude mendietako sasi garbiketa edota mendiko pisten egokitzea, ateak eta hesiak konpontzea, landa-bideetako bidegurutzeetan seinaleak jartzea, iturriak konpontzea edota behatokiak prestatzea.

55 urtetik gorako gizonezkoei eta emakumezkoei daude zuzenduta bi eskaintza. Hirugarrena 45 urtetik gorakoei zuzentzen zaie eta laugarrena hautatzeko emakumezkoa eta denbora luzeko langabetua izan behar da.

Lan eskaintzetan izena emateko bete beharreko eskakizunak dira eskolaritate ziurtagiria izatea, lorezaintzan esperientzia izatea, ahozko euskara maila altua izatea, langabea izatea, izena emanda egotea Lanbiden lan-eskatzaile gisa, eta Urola Erdian bizitzea.

Ikusi eskaintza, hemen.

Ikusi udalaren iragarkia, hemen.

Ikusi oinarriak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide