Zerbitzu arduratsuaren inguruko formakuntza ikastaroa egin dute herriko tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 20a, 10:38
Tabernariak ikastaroan. (Argazkia: Udala)

Tabernariek zerbitzu arduratsuaren inguruko ikastaroa egin dute aste honetan. Helburua da ostalaritzako langileei jokabide protokoloak ezagutzera ematea alkoholaren eta gainerako drogen kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko eta joera osasuntsuak sustatzeko.

 

Udala prebentzio alorrean egiten ari den lanketaren testuinguruan sartzen da ekimena. Udalak adierazi duenez, tabernariek «prestutasun osoz» hartu dute parte ekimenean. Sei tabernek hartu dute parte formakuntza saioetan: Atraskua, Zurt, Latz, Zakela, Txalintxo eta Batzokia taberna dira establezimendu horiek.

Saioetan jorratutako edukiari dagokionez, tailerrak gidatu dituen Sare Pagazaurtunduaren esanetan, «indarrean dagoen legedia gainbegiratu dute, alkohola beste droga batzuekin nahasteak zer arrisku eta ondorio dituen ikusi, gehiegi edan duten bezeroen aurrean zer estrategia erabili edota botikinean zer eduki dezaketen eta zer ez».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide