'Toc Toc' filma plazara lekualdatu dute eguraldi iragarpen txarragatik

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 20a, 10:27

Gaur, 22:00etan, Oteiza pilotalekuetan ematekoa ziren Toc Toc filmaren aire libreko emanaldia herriko plazara lekualdatu dute. Aurreikusita zegoen Jorge Oteiza Frontoietan egitea, baina eguraldi txarra iragarri dutenez, planteamendua bertan behera geratu da.

 

Udalak eta antolatzaileek alternatiba ezberdinak aztertu dituzte, eta azkenean herriko plazara lekualdatzea erabaki dute, «bestela ez baitago pantaila edota materiala kaltetuko ez direnaren segurtasunik», jakinarazi dute udaletik. 

Herriko plazan biharko kontzeturako eszenatokia jarrita dago eta bertan jarriko da pantaila. 21:30ean, zuzendariak aurkezpena egingo du, eta filma 22:00etan hasiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide