Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek
Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, uztailak 19:

Atraskua: txanpinoia eta Errioxako txorizoa.

 

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta barazki sandwicha.

Etxe-Aitz: txistorra eta errusiar entsalada biribilkia.

Koxka: haragi bolak eta patata minak

Latz: arrain pastela, gaztaren eta york urdaiazpikoaren nahaskia eta etxeko kroketa.

 

Tta-kun: pantumaka eta butifarra.

Zurt: txorizo egosia eta atun enpanadilla.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.