'Toc Toc' filma eskainiko dute bihar Naturgy udako zine ziklo ibiltariaren baitan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 19a, 08:58

Zine Akademia Fundazioak Naturgy udako zine ziklo ibiltaria hasi du beste urte batez, eta bihar, uztailak 20, Azkoitian aire libreko film emanaldia eskainiko dute. Guztira, hamar geldialdi egingo dituzte Espainiako estatuan zehar eta Azkoitian egingo dutena izango da bigarrena. Emanaldia doakoa izango da, eta 22:00etan hasiko da, Oteiza pilotalekuetan.

 

Toc Toc (Espainia, 2017) umorezko filma eskainiko dute herrian; udalak aulkiak jarriko ditu Oteiza pilotalekuetan. Filmaz gain, Vicente Villanueva Toc Toc filmaren zuzendaria Azkoitira etorriko da eta filmaren ostean ikusleekin hitz egingo du ikus-entzuleekin. Eguraldiak laguntzen ez badu, filma beste lekuren batean eskaintzeko alternatibak aztertzen ari da udala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide