Munoaundi herri harresitura bisita gidatua egingo dute, zapatuan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 18a, 09:22
Munoaundin indusketak egiten dihardute. (Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea)

Munoaundi Burdin Aroko herri harresitura bisita gidatua egingo dute datorren zapatuan, uztailak 21. Aranzadi zientzia elkarteak uztailaren 9an hasi zituen lanak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azkoitiko Udalaren laguntzarekin, besteak beste.

 

Zapatuan bisita gidatua egingo dute, egiten ari diren lana herritarrei erakusteko asmoz. Abaraxka aterpetxean elkartuko dira, 11:00etan. Handik oinez abiatuko dira herri harresitura, baina oinez joateko zailtasunak dituenentzat ibilgailua jarriko dute.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide