Asier Altunak Sao Pauloko Foroan hartu du parte

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 18a, 09:55
Asier Altuna, eskuinetik bigarrena.

Sortuko militante talde bat Habanan (Kuba) da, Iratzar Fundazioarekin batera antolatutako eskala politikoan parte hartzeko. Talde horretako partaidea da Asier Altuna azkoitiarra. Munduko beste esperientzia batzuen berri izanez, Sortuk «mugimendu politikoa formatzeko asmoa» duela azaldu du Sortuk.

 

Habanakoa da lehen eskala politikoaren lehen geralekua. Bigarrena Katalunian izango da, irailean. Altunak bidaia baliatu du Habanan egin den XXIV. Sao Pauloko Foroan parte hartzeko. Mundu zabaleko hainbat mugimendu politikoen, sozialen eta sindikalen bilera egin dute bertan. Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea, Evo Morales Boliviako presidentea, Nicolas Maduro Kolonbiako presidentea eta Salvador Sanchez Ceren El Salvadorreko presidenteak. Euskal presoak berriz elkartzearen aldeko erabakia babestu dute, gainera, Sao Pauloko Foroan. Asier Altuna azkoitiarra esker oneko agertu da foroan bildutako alderdi guztiek emandako babesagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide