Aittolara irteera antolatu du Plaza Ondo elkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 17a, 13:00
Iaz Aittolara egindako irteera. (Argazkia: Ibon Errazu)

Aittolara irteera egingo dute Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko erretiratuek, abuztuaren 23an. Txangora joan ahal izateko izena gaurtik aurrera eman beharko da, elkarteko bulegoan.

 

Egitaraua

Herriko plazatik abiatuko dira, 10:00etan. Herritik irtenda, Eibarko Arrate auzoko Tiro-Pitxon jatetxean hamaiketakoa egingo dute lehenik. Ondoren, 14:30 aldera, Aittolara joango dira bazkaltzera denak batera. Aittola-Zar jatetxean jango duten menuan izango dituzte frijituak, paella, oilaskoa, azkenburua, edariak eta kafea. 20:30ak aldera itzuliko dira berriz Azkoitira. Elkarteko bazkide direnek 26 euro ordaindu beharko dute bidaia, eta bazkide ez direnek 29 euro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide