Jone Zabaleta laugarren Espainiako Txapelketa Absolutuan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 16a, 15:34
Jone Zabaleta, Granollersen (Argazkia: Yolanda LarraƱaga)

Jone Zabaleta Atletico San Sebastian atletismo taldeko korrikalari azkoitiarrak laugarren postua lortu du Euskal Selekzioarekin Espainiako Txapelketa Absolutuan. Granollersen (Katalunia) jokatu zuen, zapatuan, 3000 metroko txapelketa. Zabaletak orain arteko bere marka pertsonala hobetu du, 09:38 minutuko denbora ezarrita.

 

Datorren asteburuan amaituko du denboraldia Zabaletak. Banakako Espainiako txapelketa absolutuan lehiatuko da zapatuan eta igandean, Getafen (Madril, Espainia); 1500 metroko proba egin beharko du azkoitiarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide