Pentsiodunek irailera arte eten dituzte protesta elkarretaratzeak

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 16a, 13:40
Ekainaren 18an egindako protesta elkarretaratzea.

Azkoitiko pentsiodunek eta erretirodunek irailera arte protesta elkarretaratzerik ez egitea erabaki dute. Hori horrela, gaur ez da izan kontzentraziorik plazan. Otsailaren 19an hasi ziren pentsio duinak eskatzeko plazan kontzentrazioak egiten, eta harrezkero astelehenero astelehenero elkartu dira dozenaka herritar, 12:00etan, herriko plazako eskaileretan.

 

Protesta ekitaldiak antolatzen dituen taldeak irailera arte etena egitea erabaki du, baina pentsioei «irtenbiderik eman ezean berriz kalera» irtengo direla adierazi dute. Elkarretaratzerik ez, baina, abuztuaren 1ean eskualde mailako manifestazioa egingo dute Urola Kostako pentsiodunek, Azpeitian. Egun horretan Iñigo Urkullu lehendakaria Azpeitian izango da, eta 10:00etan Azpeitiko plazan elkartu ondoren, lehendakariari eskutitza eskura emateko asmoa azaldu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide