Jon Unanue Urdaibaiko arraunlari azkoitiarra elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 16a, 12:50

Jon Unanue 'Dukie' Urdaibai Arraun Elkarteko arraunlari azkoitiarra elkarrizketatu dute Euskadi Irratiako 'Hiru Erregeen Mahaia' kirol saioan. Unanueren Urdaibaik Castron (Kantabria, Espainia) Eusko Label Ligako bosgarren bandera irabazi zuen, atzo, igandea. «Oso gustura» agertu da azkoitiarra asteburu honetan ere bi bandera lortu dituztelako. «Irabazteko gai izan gara, baina badakigu aurkako emaitzak etorriko direla», azaldu du Unanuek Euskadi Irratian. «Jarraitu beharra dugu; hemeretzi estropada dira, eta zazpi jokatu ditugu. Oinak lurrean eta lanean serio jarraitu behar dugu», gaineratu du irratian arraunlari azkoitiarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide