Maialen Sudupe Espainiako Junior eta Absolutu Igeri Txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 16a, 08:34
Maialen Sudupe, erdian.

Maialen Sudupe Zabaleta Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari azkoitiarrak Espainiako Junior eta Absolutu Igeri Txapelketan hartu du parte. Atzo, igandea, Mairena del Aljarfe herrian (Sevilla, Espainia) jokatu zen txapelketa eta lehiatu zen hiru probetan finalerako txartela lortu zuen.

 

50 metro bizkar proban, absolutu mailako 15. postuan amaitu zuen txapelketa Sudupek, 00:31:10 denborarekin. 100 metro bizkar proban, berriz, bosgarren egin zuen junior mailan, 01:06:38 denborarekin; 200 metro bizkar proban ere junior mailako bosgarren postua lortu zuen azkoitiarrak, 02:25:62 denborarekin

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide