Lasterketa amaitu aurretik gelditu behar izan dute 23 mendi lasterkari azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 14a, 11:00
Proban hartu zuten lau azkoitiar

Bart gaueko ekaitzek sortu zuten arriskua ikusita, Ehunmiliak eta G2Haundiak mendi lasterketak bertan behera gelditu ziren, eguraldiak «etenik ez» zuelako ematen. Hainbat eta hainbat korrikalari eta boluntario zeuden lasterketako puntu desberdinetan, eta antolakuntzak azaldu duenez, «denen segurtasuna da lehen gauza». Bi mendi lasterketa horietan parte hartu zuten 23 azkoitiarrek lasterketa amaitu aurretik gelditu behar izan zuten, beraz.

 

Azkoitira iritsi zen lasterketa, ordea. 21:20 aldean Elosua zapaldu zuten lehen korrikalariek; Elosuara iristen azkenak, berriz, hiru ordu gehiago behar izan zituen. Jarraian, Madariagara abaitu zen lasterketa, eta gero Xoxotetik Azpeitira joan ziren. Azpeitiko plazan zen kontrolgunea, baina han zeuden korrikalariak ez zuten handik irteterik izan, lasterketa neutralizatu baitzuten 00:25 aldean. 01:15 aldean gelditu zen G2Haundiak lasterketa bertan behera, eta 01:35 inguruan eman zuen antolakuntzak Ehunmiliak probaren suspentsioaren berri.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide