Autobus-gidarien greba, bertan behera

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 13a, 14:00

Hitzarmen berria dute Gipuzkoako errepideko garraio sektorean. Gaur zuten egitekoa lehen greba eguna, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu dute autobus-gidarien dieten inguruan.

 

ELA, Lab, CCOO eta UGT sindikatuek gaur, bihar, uztailaren 20an eta 21ean greba egingo zutela iragarri zuten, baina azken uneko akordioak atzera bota ditu greba deialdiak. Dietak langile guztiei aplikatuko ziazkieta eta ordu erdiko atsedena hartu ahal izango dute jatorduetarako. Gaur sinatu den hitzarmen berriak 5.000 bat gidariri eragingo dio.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide