2018/08/16 00:00 - 23:59

Azkoitiko kaleetan zehar | Azkoitia | Festak

Andramaixek 2018

09:30ean, Eltziegoko Dultzaineroen kalejira.

10:00etan, Txalkor txistulari taldearen kalejira.

10:50ean, udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak 'Alkate Soinua' joko du.

11:00etan, Meza Nagusian, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, Parrokiko abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak abestuko dituzte. Jose Luis Francesenaren 'Garate Anai Zoriontsuari meza' lau ahotsetara, eskaintzan, Giuseppe de Marziren 'Signore delle cime' lau ahotsetara, Jaunartzean Perosi-ren 'Opari osasungarri' lau ahotsetara eta Schweitzen-en 'Sancta Maria' lau ahotsetara. Eta bukaeran, 'Urrategiko Amaren Agurra'.

Organoan: Jose Luis Francesena.

Zuzendaria: Inazio Alberdi.

12:00etan, erraldoien eta buruhandien kalejira.

12:15ean, 'Ohiko Aurreskua', Herriko plazan.

13:00etan, Azkoitiko Musika Banda eta Eltziegoko Dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.

 

AZKOITIKO MUSIKA BANDA.

Zuzendaria: Carlos Muñoz

1.- 'Musica i poble' F. Ferran

2.- 'Euzko dantzarako erestaldea' A. Erauskin

3.- 'Txoriak txori' M. Laboa

 

ELTZIEGOKO DULTZAINEROAK

4.- 'Jota del Molinero de Subiza' Cristobal Audrid

5.- 'Pasodoble' Mold. Eltziegoko dultzaineroak

 

AZKOITIKO MUSIKA BANDA.

Zuzendaria: Carlos Muñoz

6.- 'Music for a solemnity' J. De Haan

7.- 'El camino real' A. Reed

 

14:00etan, haur eta gurasoen bazkaria, Ikurriñaren plazan.

16:00etan, zezen karretoiarekin kalejira, herriko plazatik irtenda.

17:00etan, Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.

17:00etan, 'Bualá' ikuskizuna Herriko plazan, publiko guztientzat.

19:00etan,  Sahatsa Dantza Taldeko kide eta herritarron partaidetzarekin, PLAZA DANTZAK, Eliza atarian. Oharra: Herritarrentzat, aurrez pausoak erakusteko helburuarekin, abuztuaren 8an, 20:00etan entsegua egingo da Baztartxo Antzokiko Sahatsaren lokalean. Entsegurako izen-ematea 943 85 71 70 telefonoan egin beharko da. Eta abuztuaren 16an, ordu erdi lehenago ere, pausoen errepaso-ikastaroa egingo da Eliza atarian bertan.

23:00etan, suzko erroberak Baztarrikaldetik, Valecea Piroteknia etxearen eskutik.

23:30ean, ZEA MAYS taldearen kontzertua, Herriko plazan.

Ekitaldi gehiago »»

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa