2018/08/14 00:00

Festak

Andramaixek 2018

Andramaixek 2018
Azkoitiko kaleetan zehar, Azkoitia

09:00etan,  eliz ataritik abiatuta, IX. Jokin Ormaetxea gazte mailako txirrindulari lasterketa. Euskal Herriko Trofeoa. Helmuga Plaza Berrin izango da.

11:40ean, Mailu Irizar eta Ixabel Jauregiri omenaldia, irakaskuntza eremuan, gaztetxoen artean, euskararen eta euskal kulturaren sustapenean eta transmisioan egindako lanagatik. Udal areto nagusian. Ekitaldi irekia.

12:00etan,  2018ko Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa botako da, herriko Musika Bandak 'Ondo pasau Andramaixek' jotzen duen bitartean. Ondoren, Musika Bandaren, Parrokiko abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, herritar guztiok 'Azkoitia' abestuko dugu.

Ondoren, Eltziegoko Dultzaineroek 'Kandido' konposizioa eskainiko dute.

12:30ean, Txantreako eta Azkoitiko erraldoien eta buruhandien kalejira abiatuko da.

17:00etan, Haur parkea, herriko plazan (puzgarriak, gazteluak…).

19:45ean, 'Mariachi, Sonidos de México' musika kale ikuskizuna.

19:50ean, udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak, 'Alkate Soinua' joko du.

20:00etan, herritarrek, Parrokian, Ignacio Busca Sagastizabalen 'Salbea' zazpi ahotsetara eta Aita Nemesio Otañoren 'Ave María' bost ahotsetara abestuko dituzte. Amaitzeko, Mariano Garciaren 'Ama Birjinaren edertasun'.

Bakarlariak: Felix Uranga baritonoa eta Iñaki Goenaga tenorea.

Organoan: Jose Luis Francesena.

Zuzendaria: Inazio Alberdi.

23:00etan, 'Mariachi, Sonidos de México' taldearekin dantzaldia, herriko plazan.

23:00etan, eliz atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, gune bat jarriko da ALKOHOLEMIA FROGA PREBENTIBOA egiteko eta informazioa zabaltzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide