Artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du Urkomek

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 13a, 09:53

Urkomek artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du Urola Kostan, uztailaren 23tik 27ra bitartean. Idatzi baten bitartez harremanetan jarri da Urkome 50 ardi baino gehiago dituzten baserritar guztiekin, eta artilea ondoren zehazten diren puntuetara eramateko aukera eskaini zaie.

 

Ez da derrigorrezkoa 50 ardi izatea; artilea duen edozeinek ere eramateko aukera dauka. Artilea, solte utzi beharko da, inongo zakurik gabe. Zalantzak argitzeko, gainera, 943 81 65 00 telefono zenbakia zabaldu du Urkomek. Bilketa puntuak Urola Kostako Udal Elkatearekin eta Urola Erdiko Mankomunitatearekin adostuta, ondorengoak dira:

Azpeitian, Lapatx zabortegian, 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Zarautzen, Urteta zabortegian, 08:30etik 14:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide