Goi mailako karate ikastaroa eskainiko dute gaur, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 13a, 09:55

Bihar, zapatua, goi mailako karate ikastaroa eskainiko dute Elkargunean, 10:00etatik 13:00etara. Anaitasuna Kanku karate eskolak antolatu du, Euskadiko eta Gipuzkoako Karate Federazioaren, Azkoitiko Udalaren eta Elkargunearen laguntzarekin.

 

Ikastaroa Rafael Ibañezek eta Rodrigo Ibañezek eskainiko dute. Kadete mailatik gorako ikasleentzako izango da kurtsoa, eta izena Elkargunean edo federazioan eman beharko da. Informazio gehiago jasotzeko 656 741 167 eta 652 702 303 telefono zenbakiak luzatu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide