Naturgy zine ziklo ibiltariaren baitan 'Toc Toc' filma eskainiko dute Oteiza pilotalekuetan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 12a, 14:28

Zine Akademia Fundazioak Naturgy udako zine ziklo ibiltaria hasi du beste urte batez, eta hurrengo ostiralean, uztailak 20, Azkoitian izango dira. Guztira, hamar geldialdi egingo dituzte Espainiako estatuan zehar eta Azkoitia izango da hamar puntuetako bat. Emanaldia doakoa izango da, eta 22:00etan hasiko da, Oteiza pilotalekuetan.

 

Toc Toc (Espainia, 2017) umorezko filma eskainiko dute herrian; udalak aulkiak jarriko ditu Oteiza pilotalekuetan. Filmaz gain, Vicente Villanueva Toc Toc filmaren zuzendaria Azkoitira etorriko da eta filmaren ostean ikusleekin hitz egingo du ikus-entzuleekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide