Baimendutako akohol tasa bost aldiz gainditzeagatik gizon bat atxilotu du Ertzaintzak

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 12a, 10:38

Trafiko segurtasunaren kontrako delitu baten egile delakoan, 45 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, bart. Auto gidaria 100 metro kontrako noranzkoan gidatzen ari zela ikusi du Ertzaintzak, Trino Uria kalean.

 

23:30ak aldera, auto gidari bat 100 metro kontrako noranzkoan gidatzen ari zela ohartu zen Ertzaintza, Trino Uria kalean. Ertzaintzak azaldu duenez, ertzainek auto gidariari gelditzeko eskatu diote behin baino gehiagotan, eta jarraian ohartu dira mozkortuta zegoela.

Auto gidariak ez zuen inolako nortasun agiririk, eta ertzain etxera eraman dute, behar bezala identifikatzeko. Alkoholemia testa egin ostean, 1,21eko tasa eman zuen lehen emaitzan eta 1,25 bigarrengoan, baimendutako gehiengo tasa 0,25 denean. Atxilotua epailearen esku utziko dute, gaur.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide