Anaitasunako hiru jokalari Realera eta Eibarrera

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 13a, 16:00
Segurola goian, Albizuri erdian eta Guembe behean.

2017-18 denboraldia Anaitasunako kimuen mailan jokatu duten hiru jokalarik taldea utzi eta Realerako eta Eibarrerako bidea hartuko dute. Galder Guembe eta Anartz Segurola Real Sociedad taldean arituko dira datorren denboralditik aurrera, eta Aritz Albizuri SD Eibar taldearekin.

 

Guembek eta Segurolak txapelketa bat baino gehiago jokatu dituzte aurtengo denboraldian zehar talde txuri-urdinarekin eta eman duten maila aparta izan denez, Donostiako taldean jokatuko dute aurrerantzean. Albizurik, aldiz, Anaitasunan jokatu du orain arte; ez du SD Eibarrekin txapelketarik jokatzeko aukerarik izan orain arte. Datorren denboraldian, talde armaginean jokatuko du. Hiru jokalariak infantil mailan arituko dira hurrengo urtean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide