Pako Sudupe idazlea elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 11a, 13:00

Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea. EAJtik HBra: bilakaera politiko-kulturala liburua aurkeztu du Pako Sudupek (Azkoitia, 1959). Idazleak Telesforo Monzon (Bergara, 1904-1981) aristokrataren biografia kontatzen du liburuan. Liburu berriaren inguruan elkarrizketatu dute Sudupe, gaur, Euskadi Irratiako 'Faktoria' saioan.

 

«XX. mendeko politikagintza ezin da ulertu, Telesforo Monzonek egindakoa kontuan hartu gabe», laburbildu du Sudupek idatzi berri duen liburua. Monzon familiaren gutun pertsonaletan oinarritu da azkoitiarra politikari historikoaren biografia osatzeko. Eusko Alderdi Jeltzalean hasi zen Monzon, eta gero Herri Batsauneko sortzaile izatera iritsi zen. Agirre lehendakariaren gertukoa eta Suduperen hitzetan, Euskal Herriko egungo politikagintzan «eragin handia» izan duena. Monzonena da, Pako Sudupek azaldu duenez, Euskal Herriko zazpi lurraldeen ideia eta euskararen defendatzaile sutsua izan zen. Berak proposatu zuen, adibidez, euskara sustatzeko, «gaztelera erabiltzeari greba» egitea. Euskarari lotuta, Telesforo Monzonek askotan aipatzen zuen esaldia da: «ulertzen ez gaituztenean, ulertuko gaituzte».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide