Jokin Sudupe eta Joanes Davila Espainiako txapelketan lehiatuko dira

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 11a, 08:32
Joanes Davila eta Jokin Sudupe. (Argazkia: Orion)

Orion Elkarteko Jokin Sudupe eta Joanes Davila arrantzale azkoitiarrek Espainiako Txapelketa jokatuko dute. Bihar, osteguna,  joango dira Galiziara, eta bertan izango dira igandera bitartean.

 

Euskal selekzioa ordezkatuz Euli Salmonido Gazteen modalitatean lehiatuko dira Sudupe eta Davila, Galiziako Xallas eta Allons ibaietan. Jokin Sudupe 2017ko Euskadiko txapelduna eta 2018ko azpitxapelduna da. Gipuzkoako txapela jantzi du aurten, eta bosgarren aldia izango du Espainia mailako txapelketa batean. 2016. urtean bosgarren postua lortu zuen Espainiako txapelketan. Joanes Davilak, berriz, bigarren aldia izango du Espainiako txapelketan. Euskadiko txapelketan laugarren postua lortu du aurten, eta hirugarren postua Gipuzkoako txapelketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide