Ostegunean irekiko da matrikulazio epea Izarraitz Lanbide Heziketan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 10a, 11:12

Izarraitz Lanbide Heziketak 2018-19 ikasturterako matrikulazio epea irekiko du ostegunean. Uztailaren 12tik 18ra bitartean egongo da irekita lanbide heziketa eskolako izen ematea.

 

Goi Mailako Fabrikazio Mekanikoa, Goi Mailako Mekatronika Industriala, Goi Mailako Administrazio eta Kudeaketa, Erdi Mailako Instalazio eta Altzari Hornikuntza, Erdi Mailako Mekanizazioa eta Erdi Mailako Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta goi mailako zikloetan eman beharko da izena uztailaren 12tik 18ra. Informazio gehiagorako zein izena emateko 943 85 21 74 telefono zenbakia zabaldu du eskolak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide