Kanpoan bizi den euskal komunitatearen inguruko EHUren Udako Ikastaroa hasiko da ostegunean

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 9a, 15:30

Datorren ostegunean, uztailaren 12an, irekiko da Intsausti Jauregian egingo den EHUren Udako Ikastaroa: 'Migrazio eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean'.

 

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatuta, Azkoitiko Udalarekin eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin lankidetzan, ikastaroa ostegunean eta ostiralean egingo da. Helburua da datozen urteotan kanpoan den Euskal Komunitatean egingo diren ekintzen gainean hausnartzea, XXI. mendeko kanpoko euskal presentziari buruzko gogoeta analitikoa hasiz eta arakatze lan horri ikastaroaren hurrengo edizioetan jarraipena emateko bokazioarekin.

Horretarako kanpoan diren euskal gizataldeei, migrazioari eta mugikortasunari buruzko adituak bilduko dira.

Egitaraua. Uztailak 12

09:30ean, aurkezpena Azkoitiko Udaleko, Euskalerriaren Elkarteko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien eskutik.

10:15ean, 'Diasporaren aurretik: kanpoko euskaldunak, kofradien, frontoien eta euskal etxeen artean'. Oscar Alvarez Gila – Euskal Herriko Unibertsitatea.

11:45ean, 'Galiziako diaspora berriak eta zaharrak: Galizia de alén mar-etik Galizia globalera'. Xosé Manoel Nuñez Seixas – Santiago de Compostelako Unibertsitatea.

12:45ean, 'XXI. mendeko euskal presentzien —diasporak— paradigma berriaren analisiaren hiru oinarriak: Hunkiberatasuna, errealismoa eta eraginkortasuna'. Imanol Galdos Irazabal – Donostiako Udala

15:30ean, 'Euskal mugikortasuna kanpoan: bere ez egotearen ikusgaitasunik bere egotearen ikusezinera eta aldibereko presentziara eremu digitalean'. Pedro J. Oiarzabal – Catalina Uzcanga Lacabe. Deustuko Unibertsitatea.

16:30ean, Mahai-ingurua.

18:00etan, bisita gidatua, 'Azkoitia eta Ilustrazioa'.

 

Egitaraua. Uztailak 13

09:30ean, 'Europako Hegoaldeko emigrazio berria'. Carmen González Enríquez – Elcano Institutu Erreala.

10:30ean, 'Kanpoan den euskal gazteria'. Marcos Muro Nájera. Eusko Jaurlaritza.

12:00etan, Eztabaida, galderak eta gogoetak.

13:30ean, Ikastaroaren amaiera. Marian Elorza – Eusko Jaurlaritza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide