Jon Perez eta Jone Zabaleta 23 urtez azpikoen Espainiako txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 9a, 14:35
Jon Perez (Argazkia: Xeye)

Jone Zabaleta Atletico San Sebastian taldeko eta Jon Perez Xeye taldeko korrikalari azkoitiarrek 23 urtez azpikoen 1500 metroko proban Espainiako txapelketan hartu dute parte. Asteburuan Sorian (Espainia) izan dira txapelketa jokatzen, eta emaitza desberdinak lortu dituzte bi atletek. Zabaleta finalera sailkatu zen; Perezek ez zuen lortu Zabaletak emandako pausoa ematerik.

 

Denboraldiko azken probak Zabaletarentzat

Jone Zabaletak finalera sailkatzea lortu zuen, zapatuan. Atzoko finalean, berriz, seigarren postua lortu zuen azkoitiarrak. Denboraldia amaitzeko bi proba falta ditu orain. Datorren zapatuan, Granollersen (Katalunia), Euskal Selekzioa ordezkatuko du Espainiako Txapelketa Absolutuan; 3000 metroko proba izango du aurretik. Uztailak 21-22 asteburuan, berriz, banakako Espainiako txapelketa absolutuan lehiatuko da, Getafen (Madril, Espainia); 1500 metroko proba egin beharko du azkoitiarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide