maxixatzen.eus

Imanol Alesonek Andorra Ultra Trail mendi lasterketa irabazi du

  Kirola  Azkoitia

Imanol Aleson mendi lasterkari azkoitiarra da Andorrako Ultra Trail mendi lasterketako txapeldun berria. Lasterketaren bigarren edizioa zen aurtengoa, eta Julian Morcillo espainiarra eta Aleson eskutik helduta elkarrekin iritsi dira Ordinoko (Andorra) helmugara.

Imanol Alesonek Andorra Ultra Trail mendi lasterketa irabazi du
Aleson, lasterketa buruan. (Argazkia: Andorra Ultra Trail) | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Alesonekin batera ibilbidea amaitzen lehena Julian Morcillo izan da, Andorra Ultra Trail lehen edizioko irabazleetako bat. Guztira 67 ordu eta 15 minutu behar izan dituzte bi irabazleek 233 kilometroko proba burutzeko. Ikusi helmugaratzea Andorra Ultratrail bidez:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa