maxixatzen.eus

Marea Urdinak hartu du Gipuzkoako kostaldea

  Gizartea  Azkoitia

Indar handiarekin doan itsasaldiak hartuko du Gipuzkoako kostaldea. Goizean goiz abiatu da Marea Urdina Mutrikuko Saturraran hondartzatik Hondarribiara, euskal bateleroen itsasontziek lagunduta. Autismoa duten pertsonen gizarteratzearen alde, Gipuzkoako kostaldea —64 km— zeharkatuko dute gaur eta bihar artean 60 igerilari inguruk. Gipuzkoan eta inguruetan babesa jaso ondoren, gaur izan du mareak lehen kontaktua urarekin. Animo faltarik gabe itsasoratu diren arren, lehorretik ere jaso dute babesa igerilariek.

Marea Urdinak hartu du Gipuzkoako kostaldea
Saturraranen itsas zeharkaldiari hasiera eman aurreko unea. (Argazkiak: Marea Urdina) | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Bihar, amaiera festa

Amaiera hori girotzeko, Marea Urdinaren amaiera festa antolatu dute. Bihar 17:00etan hasiko da festa, Ibon Uzkudun aurkezleak gidatuta. 17:15ean, igerilariei ongi etorria egingo diete; 17:45ean, berriz, musikarien txanda izango da. Marea Urdinaren taldeak eta Passepartout talde azkoitiarrak emango dute kontzertua, Hondarribiako itsas portuaren alboko aparkalekuan. Guztia laguntzeko, pintxoak eta edariak eskainiko dituzte antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa