Entzierroarekin eman diote hasiera sanfermin jaiei ehunka gaztetxok

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 6a, 12:45

Uztaila Jolasean udalekuetako haurrek, sanfermin txiki eguna ospatu dute. 12:00etan, irakurgai bat irakurri dute Inge Odriozolak eta Unax Etxanizek udaletxeko balkoian. Ondoren, Iruñean bezala, txupinazoa bota dute ondoren, eta segituan zezenez jantzitako haurrak, korrikalarien atzetik abiatu dira Oteiza pilotalekuetaraino. Eguraldiak lagunduta, giro polita sortu da herriko plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide