Silence musika taldeak 'Zoriona' singlearen bideoklipa aurkeztu du

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 6a, 10:00

Silence musika talde azkoitiarrak Zoriona singlearen bideoklipa aurkeztu zuen, atzo. Bideoklipa ikusgai eta entzungai dago YouTube, Spotify eta BandCamp plataformetan. Single berria eta beste hamaika doinu eskainiko dituzte datorren uztailaren 21ean, Azkoitiko plazan. Gatibu musika taldearekin batera arituko da azkoitiarrek eta azpeitiarrek osatutako taldea, 22:00etatik aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide