Igandean Hondarribian egingo dute Marea Urdinaren amaiera festa

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 5a, 11:28

Datorren zapatuan eta igandean Marea Urdinaren aldeko itsas zeharkaldia egingo dute Saturrarango hondartzatik (Mutriku) Hondarribiaraino. Guztira 64 kilometroko ibilbidea egingo dute 60 igerilarik baino gehiagok, autismoa duten pertsonen gizarteratzearen alde.

 

Itsas zeharkaldia zapatuan hasiko da Saturrarandik, eta amaitu Hondarribian egingo da. Amaiera hori girotzeko, Marea Urdinaren amaiera festa antolatu dute. 17:00etan hasiko da festa, Ibon Uzkudun aurkezleak gidatuta. 17:15ean igerilariei ongi etorria emango diete; 17:45ean, berriz, musikarien txanda izango da. Marea Urdinaren taldeak eta Passepartout talde azkoitiarrak emango dute kontzertua, Hondarribiako itsas portuaren alboko aparkalekuan. Guztia laguntzeko, pintxoak eta edariak eskainiko dituzte antolatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide