Abuztuaren 3ra bitartean eska ditzakete diru laguntzak Gobernuz Kanpoko Erakundeek

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 5a, 08:20

Gobernuz Kanpoko Erakundeek abuztuaren 3ra arteko epea dute diru laguntzak eskatzeko. Azkoitiko Udalak 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzea helburu duten programetara, eta herrialde horietan bizi duten egoera eta arrazoiekiko herritarren interesa eta kontzientzia piztea xede duten ekimenetarako.

 

Eskaeran Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira. Iaz zortzi erakundek jaso zuten Azkoitiko Udalaren laguntza. Azkoitiko Parrokia, The Direct Help Fundation, Acoes, Mundu Solidarioa Helburu, Behar Bidasoa, Gazteak eta Garapena, Cendis Caritas eta Lumaltik Herriak erakundeek, hain zuzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide