Kejie ta desditxie: 'Santa Klarako errepidea'

Kejie ta desditxie: 'Santa Klarako errepidea'
Santa Klara kaleko errepidea.

'Kejie ta desditxie' atalerako R.M.U. herritarrak egindako kexa jaso du Maxixatzenek. Santa Klarako errepidearen alboan espaloian dagoen arazoa izan du hizpide. Irakurri:

 

«Iruditzen zait badela garaia Azkoitiko Udalak zerbait egiteko edo neurriak hartzeko Santa Klara kaleko gune horretan. Lotsagarria da heldu bat bi umerekin espaloitik errepidera irten beharra, autoak bertatik pasatzen diren bitartean. Mesedez, hartu iniziatiba eta konponbide bat eman zerbait gertatu aurretik».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide