Azkoitia eta pilota uztartzen dituen bisita gidatua egingo dute zapatuan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 3a, 10:27
Herriko enparantza nagusia. (Argazkia: Urolaturismo)

Datorren zapatuan, uztailak 7, Azkoitia. Euskal plaza tradizionala eta pilotaren jokoa bisita gidatua egingo dute. Doan izango da bisita, eta 12:00etan herriko plazan elkartuko dira.

 

Euskal Herriko ohiko udalerri bateko bizimodua Azkoitiko plaza nagusiaren bidez azalduko dute bisitan. Bertan, udal antolakuntza zibil eta erlijiosoari men egiten dioten hainbat elementu arkitektoniko erakutsiko dituzte, barroko garaiko aipamen garrantzitsuak egitearekin batera.

Historian zehar aisialdiak izan duen lekuari aipamen berezia egingo dio Juan Bautistak. Kasu honetan aisialdia euskal pilota jokoan zentratuko dute; pilotarien sehaska bezala ezagutzen den Azkoitia hartuko dute gai nagusi bezala. Bisita Oteiza pilotalekuetan amaituko da, Euskal Herriko zazpi herrialderen erakusgarri den lan artistikoan. Informazio gehiago behar duenak Loiolako Turismo bulegoan, 943 15 18 78 telefono zenbakian edo i-loiola@urolaturismo.eus helbide elektronikora idatzita jasoko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide