Facebookeko jarraitzaileen artean egindako zozketak badu irabazlea

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 3a, 07:45

Maxixatzenek Erriberako nekazaritza produktuez osatutako saskia zozketatu du Facebook orrialdeko erabiltzaileen artean. Saskiko produktuak dira olio birjina, orburuak, tomate frijitua, barazki menestra, barazki krema, zainzuriak, potxak eta piperrak.

 

Zozketaren eguna gaur amaitzen zen, eta parte hartzeko Maxixatzen Herri Komunikabidearen Facebook orrialdeari 'atsegin dut' eman eta zozketaren berri ematen zuen argitalpena partekatu behar zen. Urrats horiek ondo bete dituzten jarraitzaile asko izan dira, eta horien artean egindako zozketaren ostean honako hau izan da irabazlea:

Izaro Zubizarreta

Maxixatzenetik zorionak irabazleari. Eskerrik asko zozketan parte hartu duzuen guztioi eta Maxixatzen Facebook bidez jarraitzen duzuenoi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide