Hondakinen ia %65 biltzen da Azkoitian gaika sailkatuta

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 3a, 12:00

2018ko apirilekoak dira Urola Erdiko Mankomunitateak kaleratu dituen azken datuak, eta horien arabera, Azkoitiko birziklatze tasa %64,79 da. 2018ko lehen hiruhilekoan jasotako datuen arabera, berriz, Azkoitiko hondakinen sailkapen tasa %62 da. Datuek adierazten dutenez, Azkoitia ez da iristen %70eko gaikako bilketa tasara.

 

Urola Erdiko Mankomunitateak gaika bildutako hondakinen datuen berri eman du. Hondakinen %70 gaika sailkatuta biltzea da Mankomunitatearen helburua. Mankomunitatea 2014an hasi zen hondakinak gaika biltzeko sistemak ezartzen udalekin elkarlanean; orduan, hondakinen %49,8 inguru biltzen zen gaika sailkatuta.

Hauek dira herriz herri Urola erdiko datuak:

 

Datuek adierazten dutenez, Azkoitia da %70eko gaikako bilketa tasara iristen ez den mankomunitateko herri bakarra.

Beheko grafikoan ikus daiteke 2014tik 2018ra bitartean gaikako sailkapen tasak izan duen eboluzioa:

Aurreko legealdian, 2015eko urtarrilean, herritarrei zaborren bilketa sistemaren inguruko kontsulta egin zitzaien, EH Bilduren gobernupean. 3.307 boto-emaileetatik, Atez Atekoaren alde agertu ziren 1.522 eta aurka, 1.174. Aurretik, 2012an, Atez Atekoaren aurkako 3.547 sinadura jaso ziren.

EAJ udal gobernuan jartzearekin batera, uztaileko udalbatzan onartu zen sistema aldatzeko prozedurari hasiera ematea. Horrenbestez, 2017ko otsailean desagertu ziren zintzilikarioak herriko kaleetatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide