Maila ona eman du Anaitasuna Kakute Xake taldeak asteburuan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 2a, 15:10
(Argazkia: Anaitasuna Kakute Xake Taldea)

Joan den asteburuan Anaitasuna Kakute Xake Taldeko kide azkoitiarrek hainbat txapelketetan hartu dute parte. Madrilen, Zumarragan eta Zarautzen izan dira.

 

Madrilen izan da Carlos Sanchez. III. Torneo Solidario 'Jaque mate al Alzheimer' txapelketan hartu zuen, Real Madril taldearen Valdebebas Kirol Hirian. Txapelketa ondo hasi bazuen ere, behera egin zuen hainbat arrazoi tarteko.

Zumarragan, Senior mailan irabazlerengandik gertu izan ziren Jose Joakin Etxaniz, Juan Carlos Valor eta Imanol Larrañaga azkoitiarrak. Zarauzko Txapelketan, berriz, laugarren, bosgarren eta zazpigarren amaitu zuten Jose Joakin Etxanizek, Manuel Paredesek eta Imanol Larrañagak. Finalaurrekora sailkatzetik gertu izan ziren azkoitiarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide