Aizkibel Liburutegiak udako ordutegia izango du uztailean eta abuztuan

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 26a, 11:33
(Argazkia: Javier Beristain)

Aizkibel Liburutegiak udako ordutegia izango du datozen bi hilabeteetan. Uztailean eta abuztuan, 09:30tik 13:30era egongo da irekita astelehenetik ostiralera. Arratsaldez, berriz, astearteetan eta ostegunetan egongo da irekita, 18:00etatik 20:00etara. Liburutegia itxita egongo da andramaixetako egun gehienetan, abuztuaren 13tik 17ra hain zuzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide