maxixatzen.eus

Finalera sartzetik hiru tantora geratu da Azkoitia

  Kirola  Azkoitia

Eskuzko Herriarteko txapelketatik kanpo gelditu da Azkoitia, Ataunen. Joanekoan Gurean egindakoa berdindu du Ataunek bere etxean, eta tantoen aldeagatik, hiru tantogatik, txapelketatik kanpo gelditu da Oteiza Pilota Kirol Elkartea.

 

Etxean jokatutako partidetan tanto bateko abantaila lortu zuten ataundarrek  —46 azkoitiarrek, 47 ataundarrek—, eta azkenean tantoen diferentzia izan da Ataun finalean sartu duena. Kadete mailako partida 22-21 galdu zuten herritarrek, gazte mailakoa 11-22 irabazi eta nagusiena 22-11 galdu.

Kontuak atera behar izan zituzten ataundarrek eta azkoitiarrek azken partidaren aurretik. Herritarrek 14 tanto egin beharra zuten Atano pilotalekuan zapatuan jokatuko den finalean sartzeko, baina 11 eginda, finalaren atarian gelditu behar izan zuten mutilek. Final nagusia Ataunek eta Azpeitiak jokatuko dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa