Futbola eta festa uztartuta

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 23a, 13:39

Ostegunean hasita, hirugarren eguna du V. 3x3 Futbol festak. Izen emate kopuruak errekorrak hautsi ditutela eta egun bat aurreratu zuen antolakuntzak futbol festa, gehiegizkoa zelako partidak hiru egunetara mugatzeko.

153 taldek eman dute izena aurten, iaz baino 23 talde gehiagok. 2007tik 2013ra bitartean jaiotako neska-mutilak giro onean eta ahalik eta intentziorik onenarekin ari dira neurketak jokatzen. Bihar amaituko da aurtengo futbol festa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide