Artelanen egindako lanak ikusgai ostiraletik aurrera, Torre Zuri erakustokian

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 20a, 14:10

Artelan zentroko Txelo Arangoren ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira Torre Zuri erakustokian, datorren ostiraletik uztailaren 1era bitartean. Ikasturte honetan egindako lanak egongo dira ikusgai.

 

Honako hau da erakustokiaren ordutegia: asteartetik ostegunera 10:00etatik 12:00etara zabalduko dute; ostiralean, 18:30etik 20:30era; zapatuan, goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 18:30etik 20:30era; eta igandean, 12:00etatik 14:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide