Maitane Alberdik 2018ko ikasle aipagarrienaren saria jaso du IMH Sarietan

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 19a, 12:05

Maitane Alberdi Mendez azkoitiarrak 2018ko ikasle aipagarrienaren saria jaso du Elgoibarko IMHren Makina Erramintaren Institutuan. Heziketa Zikloen ikasturte amaierako ekitaldian banatu zituzten aurtengo IMH Sariak.

 

Goi-mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinua ikasi du Alberdik, eta ALTEYCO enpresan egin du parte duala. 9,64ko batez-besteko nota jaso du azkoitiarrak, eta ondorioz IMHren aurtengo ikasturteko ikasle aipagarrienaren saria jaso zuen joan den ostegunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide