Goenatxo II.a: «Harri bakar batekin edozer gerta daiteke»

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 18a, 20:00

Euskadi Irratiako Hiru Erregeen Mahaia saioan elkarrizketatu dute Juan Jose Unanue Goenatxo II.a.  Asteburuan, Nafarroan, XV. Etxauriko Harria Txapelketa jokatu da, eta horren kronika egin du Azkoitiko harri-jasotzaileak. Gainera, bertan parte hartu du haren seme Jon Unanue Goenatxo III.ak.

 

Txapelketa Sergio Mielgo madrildarrak irabazi du 12 jasoaldirekin, eta bigarren izan da Jon Unanue Goenatxo III.a. Azkoitiko harri-jasotzaile gazteak 11 aldiz altxatu zuen 136,5 kiloko harria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide