Xakearen bilgune izan da Azkoitia

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 17a, 12:24

Anaitasuna Kakute xake taldeak eta Gipuzkoako xake federazioak antolatuta, Gaztedi xake txapelketako finala jokatu dute bosgarren urtez Gurea pilotalekuan. Guztira 109 xake jokalari elkartu dira. Bi kategoriatan banatu dute txapelketa: Handiak eta Txikiak. Txikietan Zurriola A taldea nagusitu zen; Handietan, berriz, Gros A.

Gainera, Eibar, Hondarribi, Azpeitia, Donostia, Arrasate, Irun, Zarautz eta Beasain herrietako xake jokalariak bildu dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide