Baratzeko gaixotasunei eta izurriteei aurre egiteko doako tailerra, datorren astelehenean

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 15a, 10:03

Datorren astelehenean, ekainak 18, doako tailer bat eskainiko dute baratze parkean: Nola egin aurre gaixotasunei eta izurriteei? Tailerra herritar guztiei zuzenduta dago, eta, beraz, ez da beharrezkoa baratzeko erabiltzailea izatea. Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da. Zerbitzu horren bitartez, baratzeko gaietako aholkularitza, plantel eta hazi ekologikoak, eta abar ezagutzeko aukera izango da. Ikastaroa 18:00etatik 20:00etara izango da, San Martingo Baratze Parkean.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide