'Laja' omenduko dute igandean, Aristerrazun

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 14a, 10:40
IƱaki Garmendia, 'Laja'. (Argazkia: Hitza)

Iñaki Garmendia 'Laja' omenduko dute igandean Aiako Aristerrazuko erromerian. Urrian hasi zuten denboraldia, eta datorren igandean amaituko dute.

 

Azkoitiarra askotan izan da Aristerrazuko plazan. Orain arte erromeriak baliatu izan dituzte omenaldiak egiteko eta aurten ere horrela egingo dute. Elkarteko bilera batean otu zitzaien antolatzaileei 'Laja'-ren urteetako ibilbideari aitortza bat egin eta esker ona adieraztea. 'Laja' eta Larrañaga bikotearen emanaldia izango da igandean Aristerrazun, 18:30ean, baina eten bat egingo dute saioaren erdian, trikitilari azkoitiarrari aitortza egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide